XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPETXEAN

Amaseigarren mende lenengoetan ba-zan aztala-mazkeri ta arrabotsik Naparroan, Bearne ta inguruetan; eta, azkenez, lendik beren lurraren jabe ziranak iñoren orpopean lotu ziran.

1512`an, Espaiña`ko errege Fernando Katolikua, Alba`ko dukeari esker, Napar erreiñuakin jabetu zan; baita ondoren, Bearne ta Foix`ko konderrian erabat nausi zan Joanes Albret I`goa, Naparrutik eta Baxenaparrutik uxatu ere.

Andik lau urtetara, alare, Joanes II`garrenak onen aita illa bait zan Donibane Garatzi inguratu ta Baxenabarra osoa beregandu zuen berriki.

Mugaldeko istillu latzak ostera ere; ta, atzenez, osorik erori zan Naparroa espaiñarren mende; Karlos V`garrenak, baiña, mendiz andiko erri-goraberak zeatz eramatea etzitzaiola errez izango ta, Foix`ko etxearen esku utzi zuen Baxenabarra.

Garai artan ezarriak ditugu gaur ere zutik dauden Auñamendi-mugak.

Urte latzak, egiaz, aiek bertakoentzat.

Izango zan barne-garraztasunik.

Ez gutxi gero eliz-gizonen artean ere: oso gaitz zaigu, ba, olakoetan alderdikeritik iges egitea.

Etxepare ordun Donibane-Garatziko bikario zan, eta Eihelarreko erretore.

Zer gerta zan? Batzuk uste dutenez, Espaiña`ko erregearen alde agertu zan, edo beiñik-bein olakotzat salatu zuten.

Eta Joanes agintariak Bearne`ra dei egin zion, maltzurkeriz, berak dioanez, eta giltzapean jarri zuen poliki asko.

Nun? Paube`n?.

Apaiz salatuak, alere, etzuen errudun ikusten bere burua; ark dio Erregeri dakidala eztizit faltatu.

Kezka bat zuen espetxean zegoelarik: izterbegiena, edo-ta iñoren oker-utsak nai gaiztoz biltzen diardutenen aurkakoa.

Gizonki azaltzen du, etsaien mende jausitakoan, zer gertatu oi dan ere.

Bere espetxe-kantuaren seigarren ahapaldian taiu ontan negartzen zaigu.